Matematikako 6. desafioa

Aitziber eta  Bakarnek, Kepa lagun berria ezagutu dute, eta bere urtebetetze eguna jakin nahi dute. Kepak 10 data posibleekin zerrenda bat eman die:
urtarrilak 17, urtarrilak 21,
otsailak 18, otsailak 19, otsailak 20,
maiatzak 16, maiatzak 18,
ekainak 16, ekainak 17 eta ekainak 19.

Kepak,  Aitziberri hilabetearen izena esan dio baina ez eguna eta, Bakarneri, berriz, hilabeteko eguna esan dio  baina ez hilabetearen izena. (Irakurtzen jarraitu...)

Matematikako 5. desafioa

balantza

OREKA
Balantza batean, ezker aldeko platerean jarritako pitxerrak eskuin aldeko platerean jarritako botilaren pisu berdina dauka. Pitxar batek, plater baten eta hiru edalontziren pisu berdina dauka. Bestalde, hiru plater bi botilen pisu berdina dute.
Zenbat edalontzi beharko dira pitxar baten pisua balantzan orekatzeko?

Elikadurari buruzko galdetegiaren emaitza

Jakingo duzuenez Agenda 21eko aurtengo gaia elikadura jasangarria da. Egoera nolakoa den ezagutzeko galdetegi bati erantzun diote ikasleek eta hauxe da emaitza.
Jaterako orduan ikasleen gehiengoak ohitura onak dauzka: jan aurretik eskuak garbitzea, jatordu ondoren hortzak garbitzea, mahaian behar bezala esertzea, presa gabe jaten saiatzen da…Gehiengoa dena jaten saiatzen da baina ez da beti kezkatzen jana botatzeaz.
Gehiengoak etxeko hondakinak beti sailkatzen ditu, hondakin organikoak barne.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin